INFO
Guk nahi baino gutxiagotan baina tarteka Ipar Euskal Herrian saioak egiteko aukera genuen. Baigorriko Basaizea elkartearekin harreman berezia sortu zen eta horri esker, Baigorriko ikasleekin eta Euskal Herria zuzenean jaialdian ere aritzeko aukera izan genuen. Oso esperientzia politak izan ziren biak. Hegoaldeko lau probintziako kideekin osatua zegoen gure taldea eta zirarra berezia sortzen zigun Ipar Euskal Herrian aritzeak.
Baigorriko kasuan, hamarnaka ikasle gazteekin elkartu eta tailer modura, hip-hop mundua ezagutaraztea izan zen gure asmoa. Egun osoko egitaraua osatu genuen, tailer eta erakustaldiekin.
Esker bereziak eman nahi dizkiogu Joana eta gainontzekoei. 
----------
Hauxe Basaizea elkartearui buruzko informazioa (euren webetik aterata):
NOR GIRA?
Basaizea aipatzean, kulturari pentsatzen da.
Kulturaldia, edo denboran Kultur Astea deitua zena, 1979 urtean sortu eta orain arte irauten du.
Helburutzat du Baigorriko eskualdean euskarazko ekitaldien eskaintzea forma ezberdinetan: ikusgarri, antzerki, kantaldi, eztabaida, gogoeta� Eskas bati erantzuteko sortua, garaian euskarazko sorkuntzak eta emanaldiak arrunt murritzak baitziren. Gaur egun, eskaintza anitzez aberatsagoa da bainan ez dugu begi bistatik galtzen euskaraz bizi nahi badugu, horrelako ekitaldiak beharrezkoak direla eta oraindik animaleko lana gelditzen dela, euskal kulturak leku oraindik ttipiegia duelako gure lurraldean. Beraz, gure maneran eta gure ahalekin entseatzen gira Euskal Herri barnekaldean kultura biziarazten eta bazterren animatzen.

Antolatzen dituzten ekimenen artean Nafarroaren Eguna delakoa dago.